Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Erabilera Baldintzak

Hattrickek datuen erabilera eta pribazitatearen legeria Europearra bete dezan, gure Erabilera Baldintzak onartu behar dituzu zure kontura sartu aurretik.

Hau Erabilera Baldintzetako puntu garrantzitsuenen laburpen bat da, eta testu honen eta ingelesezko erabilera baldintzen artean ezberdintasunik balego, ingelesezko erabilera baldintzak gailentzen dira.

1. Hattrickerako izena ematen duzunean, zure benetazko izena eta helbidea erabili, horrela errazagoa izango zaigu zure nortasuna egiaztatzea eta zu laguntzea gunearekin arazorik baduzu. Joko garbia oso garrantzitsua da guretzat, eta Hattrickeko GameMasterrek denbora asko igarotzen dute tranpatiak bilatzen. Erabiltzaileen datu zuzenekin errazagoa zaie lan hau.

13 urte baino gutxiago badituzu, ezin duzu Hattrick-era jolastu. 13 eta 16 urte bitartean bazaude, zure gurasoen baimena beharko duzu jokatzeko.

2. Beti jarraitu behar zenituzke arau orokorrak. Kontu bakarra izan dezakezu aldi berean. Ezingo duzu tranparik egin ezta Hattricken edo erabiltzaile baten kontua "hackeatzen" saiatu. Eta ez ahaztu ondo portatzeaz. Ezingo dituzu beste erabiltzaileak iraindu ezta mehatxatu, ez eta "spam"ik bidali ere. Gainera, besteen copyrightak errespeta itzazu.

3. Arau hauek jarraitzen ez badituzu GameMaster batek zure taldea kendu diezazuke edo jokotik zigortu zaitzake. Zazpi astetan konektatzen ez bazara, gainera, taldea ezabatuko da.

4. Gure zerbitzua ahalik eta ondoen eskaintzen saiatzen gara. Hala eta guztiz ere, ezin dugu zerbitzua beti erabilgarri izango dela edo daturik inoiz galduko ez dela bermatu.

5. Gure sisteman datuak sartuz, datu horiek erabiltzea baimentzen diguzu. Hala ere zure pribazitateaz arduratzen gara, eta Europear Batasuneko pribazitate legeak betetzen ditugu.

Ez dizugu inoiz "spam"ik bidaliko, ez eta Hattrickekin loturarik ez duen hirugarren alde bati zure daturik eman ere.

Noizean behin gure berripapera edo jokoari buruzko emailen bat bidali diezazukegu, ahaztutako pasahitzenak, adibidez.

"Cookie"ak erabiltzen ditugu erabiltzaileentzat gunea erosogoago egiteko.

Gure pribazitatearen adierazpen osoa, Ingelesez, hemen irakurri dezakezu.

6. Urte askotako lan gogorra behar izan da Hattrick orain dena egiteko, eta Hattricken parte den zerbait Hattricketik kanpo erabili nahi baduzu, lehenik gure baimena behar duzula ulertzen duzula espero dugu.

Agian aldaketak egin beharko ditugu erabilera baldintzetan edo pribazitate adierazpenean. Hala bada, webgunean jakinaraziko zaitugu honi buruz.

 
Server 083